Joan den otsailaren 12an izan genuen estreinakoz Hezkuntza Teknikarien foroa. Izan ere, postu hau nahiko berria da udaletan eta, momentuz, arlo horretako teknikarien arteko bilgunerik ez dago sortua. Hori horrela, eta Oinherrirentzako arlo honek duen zentraltasuna kontuan hartuta, Hezkuntza Teknikarien lehen topaketa deitu genuen Elgoibarren.
Topaketa horretan, teknikarien beharrez eta egunerokoan dituzten zailtasunez jardun ginen. Horrez gain, Oinherrik zein beharri erantzun diezaiokeen ere galdetu genuen. Egiazki, helburua bilgunea bera sortzeko beharra eta nahia dagoen ikustea izan zen, eta, nola ez, bilgunea zein beharri erantzuteko sortu nahi den jasotzea.
Jasoketa egin dugu, eta orain ez dugu erronka makala… Ia beharrei erantzun egokia ematen asmatzen dugun!


