Euskal Herri hezitzailea eraikitzen ari gara
Zer da herri hezitzailea?
Herri hezitzailearen filosofiatik hezkuntza, eskolaz eta familiaz haratago, herriko eragileen arteko ardura konpartitu moduan ulertzen dugu: tokiko udalek, hezkuntza formal zein ez formaleko eragileek eta herrigintzakoek partekatzen dugun ardura, hain zuzen ere.
Agenda
29 urtarrila
9:00 - 14:00
Gipuzkoako Foru Aldundia
30 urtarrila
9:30 - 14:15
Bilboko Berrikuntza Faktoria
13 otsaila
10:00 - 13:00
Tabakalera, Donostia
Ez dago ekitaldirik
Nor gara?
Duela hamar urte halaxe ekin genion bideari, elkarrekin eta gure eskuetan haur eta nerabeen aisia eta hezkuntza beste era batera egin zitekeenaren ametsa eskuartean genuela. Herri hezitzailearen filosofia eta praktika Euskal Herria osatzen duten herrietara gerturatzea amesten genuen, euskaratik eta euskaraz, maila teoriko zein praktikoan.