Haurren parte hartzea, herri hezitzaileen oinarri

Herri Hezitzaile batek haurren parte-hartzea zergaitik eta nola sustatu beharko lukeen landu dugu azken urtean EHUko Auzolana Hezkuntza ikertaldearekin elkarlanean.  ALHE taldeak, hainbat ikastetxetako profesionalekin lankidetzan, praktika eta proiektu pedagogiko berritzaileak aztertzen ditu. Ikerketa horiei esker, ikaskuntza-prozesuak zein irakaskuntza-funtzioa hobetzen, ikastetxeen baliabideak berrantolatzen eta inguruneaz zein hezkuntza-komunitateaz baliatzen lagundu duten gakoak identifikatu dira; haurrak ahalduntzeko pedagogia baten alde eginez.

Elkarlan horretatik forma eman diogu “Haurren parte-hartzea, Herri Hezitzaileen oinarri” dokumentuari. Haurren parte-hartzea hezkuntza komunitarioan txertatzeko behar-beharrezkoak diren gakoak landu ditugu bertan, hala nola, haurtzaroarekiko begirada, parte-hartzearen ulerkera, helduzentrismoa eta intersekzionalitatea.

Oinherri eskola

Hemen aurkituko dituzu Oinherrik zuzenean edo bere proiektuetan sortutako zenbait ikastaro. Batzuk erabiltzaile guztientzat izango dira eta beste batzuk, aldiz, mugatuak.

Liburuxkak

Arduratzen gaituzten gaiei heldu, hausnartu, eta, modu erakargarri batean, guztion eskuragarri jartzea dute helburu hamar liburuxka hauek. Aukeratu, deskargatu eta erabili zure herri edo auzoan!

Bideoak

Parte-hartzea sustatu nahi dugu, herriekin, haurrekin, helduekin, elkarteekin… Hemen dituzu gure hainbat ekimen iruditan bilduta.

Scroll to Top