Urriaren 1ean, Oarsoaldeko Oinherriren lehen topaketa burutu genuen Pasaian. Bertan eskualdeko 4 herrietako ordezkariek eta Garapen Agentziako kideek parte hartu genuen.
Topaketako lehen zatian, Oinherritik herri hezitzailearen inguruko hitzaldia eskaini genuen eta Gipuzkoako foru aldundiko partaidetzako teknikariek ekintza komunitarioaren markoa azaldu ziguten. Bi hitzartze hauetatik ateratako gako nagusiekin, herri bakoitzak “hazi-proiektu” bat landu zuen. Gaur egungo abiapuntutik proiektu hezitzaileago eta komunitarioagoa izateko aukera duten egitasmoak izan ziren hazi proiektu hauek.
Azkenik, “hazi-proiektu” bakoitzaren lanketa elkarbanatzeko aukera izan zuten, eta eskualde mailan errepikatzen diren behar amankomunak identifikatzeko ariketa egin genuen.
Aurrerantzean, eskualde mailan behar amankomun hauek elkarrekin lantzea izango da helburua.