Txatxilipurdi, Oinherriko bazkide sustatzailea

Gaurkoan Oinherriko beste bazkide sustatzaile bat aurkeztera gatoz, Txatxilipurdi elkartea!

Txatxilipurdi irabazi asmorik gabeko euskara elkartea da. Arrasatetik haur, nerabe eta familiekin euskarazko aisialdi hezitzailea lantzen dute eta bizitzarako behar dituzten balore eta gaitasunak garatzen laguntzen diete, hala nola, euskara, feminismoa, parte hartzea, autonomia, naturarekin harremana, aniztasuna, … Horretarako, hezkuntza ez-formaletik egiten dute lan.

“Txatxilipurdi bat egiteak mundua beste modu batera gozatzeko eta ikusteko aukera eskaintzen du. Iraultzea ere bada beste modu bat iraultza egiteko. Gozamena eta konpromisoa horrela astintzen ditugu gure gorputz eta buruekin. Eta ondoren, noski, hankak lurrean jarri eta zutitu egiten gara, guk sentitu eta bizitutakoa inguruan eragin eta aurrera egiteko”.

Herrigintzatik sortu ziren eta herrian eragiten jarraitzen dute. Erantzukizunez eta anbizioz bizi dute beraien baloreen transmisioa egiteko daukaten ardura. Mundu hobe batekin amesten dute eta amets horrek gidatzen ditu eragiten ari diren eta eragin nahi dituzten aldaketak.

Txatxilipurdi elkartea Oinherriko partaide da hasiera hasieratik eta sortze prozesuan izan ziren. Ordutik elkarlan ugari izan ditugu batera Oinherriren balioak adosteko prozesutik hasi eta sortu diren lantalde ezberdinetan parte hartzeraino. Horren adibide da iaz argitaratutako “Nola landu sexualitatea hezitzaileon egunerokoan” liburuxka, bertan elkarteko hainbat kide eta hezitzailek parte hartu zuten.

Plazerra da zuek Oinherriko parte izatea!

Beste berri batzuk

La Xarxa

Pasa den astean Bartzelonan izan ginen Educació 360 fundazioaren urteko jardunaldian. Oinherrirekin antzekotasun asko dituen egitasmoa da Kataluniako hezkuntza xarxa

Gehiago irakurri
Scroll to Top