Kulturartekotasunaz eta elkarbizitzaz aritzeko 6. jardunaldia
Kulturarteko jardunaldiaren seigarren edizioa izango da abenduaren 12an egingo dena. Hizkuntza izan da aurreko edizioetako gai-ardatza; aurten, ‘Eguneroko arrazakeria egoerak ikastetxean: guztion erronka’ izango da jardunaldiaren izenburua. Adituen hitzaldiak eta irakasleen, familien eta ikasleen ahotsak jasoko ditu egitarauak.
