Hezkuntza teknikarien elkargunea
Urte berriarekin batera, sare mailako beste elkargune berri bat martxan jartzera goaz: Herri Hezitzaileen sareko hezkuntzaren gaiaz arduratzen diren teknikarien elkargunea.
Oinherrik Udaletako hezkuntza teknikariak gakotzat ditu aurrera eraman nahi duen proposamen hezitzailearen egikaritzean. Egun administrazio publikoan daudenak saretu gabe daude eta euren perfilera egokitzen den prestakunta espezifikorik ez dago. Herri hezitzailearen ikuspegia administrazio publikoan txertatzeko agente klabeak izanik, hezkuntza teknikarien elkargunea sortzea erabaki dugu.
