Oinherri elkarteak, Artaziak Kooperatibarekin lankidetzan antolatuta egin ziren azaroaren 20an ‘Kultur hezkuntza komunitarioa irudikatzen. Kultur eskubideak herri hezitzaileen ikuspegitik’ jardunaldiak Azpeitiako Dinamoa Sormen Gunean. 50 teknikari, eragile eta hezitzaile elkartu ziren bertan.
Iratxe Retolaza kultur hezitzaile eta aholkulariak, eta Ana Revuelta Artaziak Kooperatibako kideak jarri zioten marko teorikoa jardunaldiari. Kulturaren arkitekturari buruz hitz egin zuten: kulturaren zorua, habeak zubiak eta buztinak.
Gaur egungo herritartasun kulturalaren zorua kultur hezkuntzan kokatu zuten, eta habe hiru habe definitu zituzten: haurtzaroaren kultura, kultur hezkuntza komunitarioa, eta herri hezitzaileen balioak. ‘Haurrek badute euren berezko modu poetikoa, etikoa, estetikoa… munduari begiratzeko eta helduen munduarekin harremanetan jartzeko. Hori zaintzea, sustatzea, balioan jartzea eta politikoki ulertzea’ ezinbestekoa’’ dela dio Ana Revueltak.
Komunitatea eraikitzeko eta komunitatean parte hartzeko kultur hezkuntza da bigarren habea. Zentzu honetan, dio Iratxe Retolazak ‘Kultur Hezkuntza Komunitarioaren helburua da herrian eragiten duten herritarrak izatea eta horren baitan, haur eta nerabeek parte hartzeko bideak lantzea. Komunitateen arteko zubiak eraikitzeko eraginkorrak dira haur eta nerabeak eraginkorrak dira (helduon aurreiritzirik gabe)eta haiekin ere hitz egin behar da komunitateen zaurgarritasunari buruz eta zubi hauek eraikitzean sor daitezkeen korapilo eta gatazkez’.
Buztinetan murgilduta, Euskal Kultur Komunitatea trinkotu beharra eta kultur eskubideak administrazio publikoak bermatu behar dituen giza-eskubide gisa aitortzea aldarrikatu zuen Retolazak.
Haurrak jolasean, zaintzan eta esperimentazioan bizi diren gisan, ‘jardun eta kultur komunitario bizigarriak eraikuntza zaintzaren pedagogiak zeharkartu behar du, alderik alde’. Horrela itxi zuen beraien hitzartzea Revueltak.
Kulturbide Herrigintzan, kultur planak eraldatzeko tresna
Haizea Galarraga eta Eneko Bidegain, EHU eta Mondragon Unibertsitateko irakasle ikertzaileek hurrenez hurren, aurkeztu zuten herrietako kultur planak diagnostikatzeko, martxan jartzeko eta ebaluatzeko ‘Kulturbide Herrigintzan’ tresna. Eskoletan eta hezkuntza formalean kulturak duen lekua neurtzeko sortutako ‘Kulturbide Hezkuntzan’ proiektua da honen aurrekaria.
Galarragak azaldu zuenez, ‘bi bloke ditu tresna honek: kultur testuingurua eta norabidea aztertzearena lehena, eta kultur praktikak eta bizipenak ebaluatzarena bestea’. ‘Ikerketatako eta eraldaketarako tresna da Kulturbide, kultur eragile eta dinamizatzaile konprometituentzat’ esan zuen Bidegainek.
Esperientzien azokan paseatzen
Badira Euskal Herrian kultur proiektu komunitarioak, herritarren parte hartzea oinarri duten kultur proiektuak. Haietako batzuk ezagutzeko aukera izan zen jardunaldian. Aritz Ibañezek Iruñeko ‘Iruinkokoa’ aurkeztu zuen, Ipar Euskal Herriko Libertimenduan inspiratutako kultur lana. Amets Sorazuk Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak martxan dituen Txinaurriak, Sorginorratzak eta Laiari proiektuak azaldu zituen. Haiei esker, Azpeitiko haur eta nerabeek arte diziplina ezberdinetan sormen prozesuak gauzatzeko aukera dute.
Atsedenaren ostean, Oiartzungo Kultur Mahaian datozen 10 urtetarako plangintza osatzeko egin duten parte hartze prozesua kontatu zuen Garazi Urdampilleta zinegotziak. EHZko kide diren Ainara Harotzarene eta Kattina Haranek haien egitasmoa eta euskal kultura Ipar Euskal Herriko gazteei ezagutarazteko eta erakartzeko Lizeoetan egiten dituzten saioei buruz hitz egin zuten. Eta paseoarekin amaitzeko, Naiara Martin Oinherriko kideak aurkeztu zuen herriko jaietako umeen egunari buruzko azterketa kultur aisiaren eta haurren parte-hartze aktiboaren ikuspuntutik.
Kultur hezkuntza komunitarioan amesten
Teorian jasotakoa nola lurreratu pentsatzeko (edo gorpuzteko) ariketa praktikoa egin zuten jardunaldiari amaiera emateko. Herriek kultur eskubideak sustatzeko ideiak proposatu dituzte parte-hartzaileek; eta amestu dzuten. ‘Gora utopia!’ oihukatu zuen kideetako batek.
Nora Salbotxen hitzartzearekin eta Aritz Ibañezek proposatutako talde-dantzarekin borobildu zuten jardunaldia.


