Eskuratu gure liburuxka berria!
Oinherriren liburuxka berria, 11. liburuxka, eskuragarri dugu dagoeneko.
Liburuxka honek aisialdi hezitzailearen eta hezkuntza ez-formalaren testuinguruan sexualitatea lantzeko tresna izan nahi du. Sexualitatea askatasunez, autonomiaz eta errespetuz bizitzeko bideak eskaintzen ditu, hezkidetza sexualitetik abiatuta. Material hau hezitzaileentzako gida bat da, haur eta nerabeekin sexualitatearen inguruko hausnarketa lantzeko eta sustatzeko.
Liburuxkaren helburua ez da soilik informazioa ematea, hausnarketa kritikoa piztea eta eredu hegemonikoak zalantzan jartzeko gaitasuna garatzea ere bada.
Honakoa aurkituko duzu, beraz, liburuxkan: sexualitatearen kontzeptu-esparrua (marko kontzeptuala, lau azpiatalez osatua), egoera errealak eta jardunbide egokiak (Txatxilipurdi elkarteko hezitzaileekin sortuak eta garatuak), ikasitakoa praktikan jartzeko dinamikak eta baliabide interesgarrien atal bat.
Prezioa: 8,30€ (5,20€ + bidaia gastuak).
Oinherri eskola
Hemen aurkituko dituzu Oinherrik zuzenean edo bere proiektuetan sortutako zenbait ikastaro. Batzuk erabiltzaile guztientzat izango dira eta beste batzuk, aldiz, mugatuak.

Liburuxkak
Arduratzen gaituzten gaiei heldu, hausnartu, eta, modu erakargarri batean, guztion eskuragarri jartzea dute helburu hamar liburuxka hauek. Aukeratu, deskargatu eta erabili zure herri edo auzoan!
Bideoak
Parte-hartzea sustatu nahi dugu, herriekin, haurrekin, helduekin, elkarteekin… Hemen dituzu gure hainbat ekimen iruditan bilduta.
Bestelako baliabide interesgarriak
Hemen aurkituko oinherriren bazkide sustatzaileek eskaintzen dituzten zenbait baliabide interesgarri: