“Nola Landu Sexualitatea Hezitzaileon Egunerokoan” izenburu duen Oinherriren hamaikagarren liburuxka salgai dugu dagoeneko, eta ondorengo estekan egin daiteke liburuxkaren eskaria: https://labur.eus/LiburuxkarenEskaria
Liburuxka honek aisialdi hezitzailearen eta hezkuntza ez-formalaren testuinguruan sexualitatea lantzeko tresna izan nahi du. Sexualitatea askatasunez, autonomiaz eta errespetuz bizitzeko bideak eskaintzen ditu, hezkidetza sexualitetik abiatuta. Material hau hezitzaileentzako gida bat da, haur eta nerabeekin sexualitatearen inguruko hausnarketa lantzeko eta sustatzeko.
Liburuxkaren helburua ez da soilik informazioa ematea, hausnarketa kritikoa piztea eta eredu hegemonikoak zalantzan jartzeko gaitasuna garatzea ere bada.
Honakoa aurkituko duzu, beraz, liburuxkan: sexualitatearen kontzeptu-esparrua (marko kontzeptuala, lau azpiatalez osatua), egoera errealak eta jardunbide egokiak (Txatxilipurdi elkarteko hezitzaileekin sortuak eta garatuak), ikasitakoa praktikan jartzeko dinamikak eta baliabide interesgarrien atal bat.
Oinherriren Herri Hezitzaileen Sareko kideek ez dute liburuxka ordaindu beharko, sareko kide izatearren dohainik eskuratu baititzakete Oinherrik sortutako dibulgazio liburuxkak. Ordea, sareko kide ez diren herrietako biztanleek 8,30€ ordaindu beharko dituzte liburuxkarengatik (5,20€ liburuxkaren prezioa eta 3,10€ bidaia gastuak).