Jardunaldia: Herri zaintzailea helburu, eraldaketarako gakoak
Udalbiltzak, Emaginek eta aditu mahai baten laguntzaz, herrietan zaintza sistema eraldatzeko gakoak biltzen dituen liburuxka bat argitaratu du, ‘Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak’ izenpean.
Argitaratutako liburuxkako ideiak eta edukiak behar bezala aurketu asmoz, jardunaldi bat antolatu dute eragileek azaroaren 7rako.
Hitzal, mahai inguru eta lanketa kolektibo bitartez, herri zaintzailea eraikitzeko eskuhartze posibleak landuko dira egun horretan.
