Ikasturte berriari ekiteko berrikuntza baten berri emateko idazten dizuegu.
Azken urteetan, haurren parte-hartzean sakontzeko pausoak eman ditu Oinherritik. G(H)AURKI sortu dugu; herrietan haurren parte hartze kanal iraunkorrak sortzeko tresna eta, tokian tokiko haurren parte hartze kanalei forma ematen aritu gara. Gaian izandako esperientziari esker, argi eta garbi daukagu haurrekin parte-hartze kanal horietan egongo diren hezitzaileen formakuntza klabea dela. Izan ere, heldu moduan, parte-hartzearekiko duten ulerkera, haurtzaroarekiko begirada eta helduzentrismoaren deseraikitzea proiektuaren arrakastarako klabeak izango dira.
Horregatik, Oinherritik hezitzaileak formatu eta saretu nahi ditugu, eta, horretarako, hezitzaileen herri arteko foro bat jarri dugu martxan. Bi hilabetetik behin, aurrez aurre elkartuko gara haurren parte-hartzean sakondu nahi duten Herri Hezitzaileen sareko herri guztiekin.
Herri arteko foro horren helburu nagusia hezitzaileak elkarrekin formatu eta elkarrengandik ikastea izango da. Saioek hiru orduko iraupena izango dute: lehen ordu eta erdian gai ezberdinen inguruko prestakuntza eskainiko zaie, eta bigarren ordu eta erdia, euren esperientziak partekatzeko probestuko dugu.
Hezitzaileen lehen herri arteko foro hau, irailaren 30ean izango da, 10:00-13:00 bitartean, Tabakaleran. Bertan, parte-hartzeko metodologia sortzaileen inguruko prestakuntza eskainiko du Oinherriko bazkide sustatzaile den Artaziak kooperatibak.
Ikusi proiektuaren aurkezpen bideoa informazio gehiagorako: