Jardunaldia: Kultur Hezkuntza Komunitarioa irudikatzen

Oinherri, Artaziak kooperatibarekin batera, lan ildo berri bat lantzen dihardu; kultur hezkuntza komunitarioa, hain zuzen ere.

Lan ildo honen helburu nagusia herritarrok ditugun kultur eskubideen gaia mahaigaineratzea da. Baina ez hori bakarrik, herri hezitzailearen ikuspegitik kultura-eta euskal kultura-definitu ditugu eta herrietan kultur eskubideak praktikara eramateko eman daitezkeen pausoen proposamena prestatu dugu.

Hori guztia azaltzeko, jardunaldia antolatu dugu, azaroaren 20an, 9:00-12:00 Azpeitiako Dinamoan. 

Kultur eragilea, teknikaria, zinegotzia, erabiltzailea, sortzailea edota zalea bazara, gorde data eta zatoz!

EGITARAUA

9:00 Harrera

9:30 Hasiera: harrera instituzionala Azpeitiko kultur zinegotzia eta Oinherriren posizionamendua (nola iritsi gara honaino).

9:45 Kultur hezkuntza komunitarioa irudikatzen, marko teorikoaren azalpena. Ana Revuelta, Artaziak kooperatibako kidea eta Iratxe Retolaza.

10:30 Kultur hezkuntza komunitarioago baterako adibide bat: herriko jaietako Umeen eta Nerabeen Egunak. Naiara Martin, aisia hezitzaile eta euskaltzean aritua eta Oinherriko kidea.

11:00 -11:20 Atsedena

11:20 -12:30 Esperientzien azoka: 

  1. Iruinkokoa: komunitatea plazara. Hizlaria: Aritz Ibañez Lusarreta. Dantzaria, kazetaria eta Iruinkokoaren sustatzaieetakoa
  2. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba: Sormen eta transmisio proiektuak hezkuntza arloan: Txinaurriak, Sorginorratzak eta Laiari. Amets Sorazu Agirre. Kulturaz kooperatibako sormen eta transmisio proiektuen arduraduna.
  3. Oiartzun: kultur politiketan parte hartzeko eskubidea. Garazi Urdampilleta Astibia. Oiartzungo Udaleko zinegotzia.
  4. EHZ: Nola iristen da gazte bat festibal bat antolatzeko motibazioa eta gaitasuna izatera? Ainara Harotzarene eta Kattina Haran Razin. EHZko kideak. 

12:30 – 13:30 Ariketa praktikoa: zer gehiago egin dezake (udal)herriak kultur eskubideak sustatzeko?.

13:30 Itxiera

Beste berri batzuk

Lan eskaintza

Herri Hezitzaileen sareko aholkularia eta proiektuen kudeatzailea izateko lanpostu deialdia. Lanpostuko eginkizunak: Beharrezkoa izango da: Baloratuko da: Eskaintzen den lanaldia:

Gehiago irakurri
Scroll to Top