Jendarte larrialdia

Hona hemen Ainara Artetxek pasa den astean iragarri ziren neurrien harira Binke aldizkarian argitaratu duen iritzi artukulua.

Gure ikasleei, maiz, besteen azalean jartzeko eskatzen deutsiegu. Sarritan «enpatia landu» behar dabela aldarrikatzen dogu. Askotan bizikidetza on bat izan behar dabela. Gehiegitan arauak bete behar dabezala… Baina, jendarte bezala, gutxiegitan lantzen dogu koherentzia.

Gaur, albistegiaren lehen lerroan, berreskuratu barri dogun «askatasuna» irakurri dot,  osasun larrialditik eratorritako neurri murriztaile gehienak bertan behera geratu dirala eta ospatzeko eguna omen dala.

Barruak janda entzun dodaz albisteak, erraiak erreta. Egunero Gorputz Hezkuntzako irakasle legez, jendarte honen kontradikzioak eta kontraindikazioak bizi dodaz. Zelan azaldu nire ikasleei, eskola kirolean musukorik ez dabela eroan behar, baina ikastetxean talde burbuilak izan arren, erabili  behar dabela? Zelako koherentziaz esaten deutsiet,  ikastetxeko orduetatik kanpo aire librean kirola maskararik gabe egin ahal dala, baina ikastetxean aire librean dagozanean erabili behar dabela?

Jendarte larrialdia piztuko neuke nik, agintarien kontradikzioak gure ikasleen mugak diralako eta helduon sinisgarritasunaren pitzadura.

San Mamesen bokatarik ezin dala jan eta albistegiak betetzen doguz, baina gure ikasleak patioan musukoagaz korrika egiteagaitik gorri-gorri jartzen diranean, arnasa ezin hartu dabizelako edo asmak jota dagozanean, ni zuri-zuri geratzen naz. Zuri-gorri inkoherentea.

Beste kolaborazio batzuk

Kirola hezkuntza tresna gisa

Kolaborazio berri hau Eneko Irastorza Escuderok idatzi du. Kukulaisi Aisialdirako Topagunearen barruan dagoen Kirol(h)ariak lan-lerroaren arduraduna da, baita Entrenatzen egitasmoaren koordinatzailea ere. Gaurkoan kirola hezkuntza-tresna gisa ulertzeari buruz idatzi du.

Gehiago irakurri
Scroll to Top