Oinherriren Batzar Orokorra 2026

Joan den ostiralean, martxoak 6, Oinherriren batzar orokorra burutu genuen Etxarri Aranatzen.

Bertan Oinherriko bazkide sustatzaile eta bazkide laguntzaileekin batera bildu ginen, joan den urteko balantzea egin eta datorrenaren berri emateko. Horrez gain, sare mailako sentimendua sustatu eta elkar ezagutzarako tartea hartu genuen. Oinherritik hurrengo urteetarako esku artean ditugun lan ildoak ere partekatu genituen, herrien beharrak jaso eta beraien beharretara egokitzeko asmoz.

Goizari bukaera emateko parte hartzaile guztiak dantzan jarri genituen, herri hezitzailearen nazioarteko egunari erreferentzia eginez.

Gora Euskal herri hezitzailea!

Beste berri batzuk

Scroll to Top