Plisti Plasta haurren gozamenerako lekua da, haurren gaitasunen garapena bermatzeko pentsaturik dagoen lekua. Jolasteko, ikasteko, ongi pasatzeko, atseden hartzeko lekua da. Plisti Plasta ekimen sozialeko mikrokooperatiba bat da (diru irabazi asmorik gabekoa). Plisti Plasta osatzen duten profesionalak psikologoak eta hezitzaileak dira baita hurbilpen Pikleriarrean formatuak ere.
Etengabeko formakuntza eta berrikuntza dira beraien lehentasunak. Plisti Plastan gaitasun eta potentzialtasunez beteriko garaia bezala sinisten dute haurtzaroa, zeinak inguru eta giro egokia behar duen hauek garatu ahal izateko. Jolasteko materiala sormena eta gozamena sustatzeko pentsatuta dago. Material naturala da: area, egurra, birziklatutako materiala…
Plazerra da zuek Oinherriko parte izatea!


