Eskolako patioaren eraldaketa

Hezkidetza batzordean sortu zen ideia. Guraso elkartetik sortutako Gune Biziak azpitaldeak hartu zuen ekimen hori bultzatzeko ardura. Prozesu honek hainbat fase izan ditu: hausnarketa fasea; nolako patioa nahi zuten amestu; sentsibilizazio saioak ikasle, langile eta herritarrekin. Ondoren, diseinu faseari ekin zitzaion eta harrezkero exekuzio fasean murgilduta daude. Prozesu honetan auzolanak garrantzi handia izan du, eskola komunitateak eta herriko eragileek ere parte hartu dute. Denbora horretan guztian Urtxintxa, Hiritik At, Emagin eta Hiruki Larroxa izan dituzte bidelagun.

Eraldaketa gauzatzeko Larrabetzuko udalaren eta Ingurumen Saileko dirulaguntzak jaso dituzte. Horrez gain, ekimen txikiak antolatu dituzte gastuei aurre egin ahal izateko (zozketak, kamiseten salmenta…).

Gaur-gaurkoz, patioan egindako aldaketak handiak izan arren, prozesua bizia da eta martxan jarraitzen du.

Proiektu mota

Scroll to Top