Hiritik At, Oinherriko bazkide sustatzaile berria

Poz-pozik gaude, Hiritik At kooperatiba Oinherriren Bazkide Sustatzaileen taldera batu berri zaigulako. Hirigintza hezitzailea oinarri, gure auzo, herri eta hirien antolaketan aritzen dira lanean hirigintza eredua beste hainbat jakintza-arlorekin harreman zuzenean landuz, hala nola, soziologia, arkitektura, politika publikoak, ekologia, lurralde antolaketa…

Tokiko garapenaren bitartez lurralde baten hazkunde sozio-ekonomiko iraunkorrera bideratutako prozesuak lantzen dituzte hauek, etorkizuneko belaunaldiak arriskuan jarri gabe, egungo belaunaldien bizi-kalitatea bermatzea helburu dutela.

Lurraldean batera dauden elementu fisiko, natural, ekonomiko, politiko eta kultural guztien ikuspegi integratzailea lantzen dute Lurralde Planifikazioarekin. Honetarako, lurralde eskala ezberdinetako espazio fisikoaren, ekonomiaren balio katearen eta artikulazio sozialaren dimentsioak aztertu, garatu eta kudeatzen dituzte.

2020az geroztik, espazio hezitzaileen inguruko elkarlan lerro bat garatzen jardun gara elkarrekin. Hortik sortu genuen “Hiri Antolamendua Herri Hezitzailearen ikuspegitik” dibulgazio liburuxka eta espazio hezitzaileak eraikitzeko identifikaturiko gako guztiak moodle palataforma batean bildu genituen. Oinherrien webguneko baliabideen atalean dauzkazue bai liburuxka, bai moodle-a eskuragarri: https://ikastaroak.oinherri.eus/

Plazerra da zuek Oinherriren parte izatea!                                                                                                             

Beste berri batzuk

Scroll to Top