Jardunaldia: Aisia hezitzailea elkarrekin eraikiz

Iritsi da “Aisia hezitzaile, euskaldun eta inklusiboa elkarrekin eraikiz” proiektuaren emaitzak aurkezteko unea.

HUHEZI, Uda Leku eta Oinherrik elkarlanean garatu dugun proiektu honek bere fruituak eman ditu.

Ekainaren 6an, Ziburun, egun osoko egitaraua antolatu dugu.

Bertan, proiektuan parte hartu duten herriek egindako prozesua azaldu eta aisialdiaren eremuan nazio mailan partekatzen ditugun behar, kezka eta etorkizunera begirako erronka komunak azalduko ditugu.

Gorde data, Ziburun ikusi nahi zaituztegu!


EGITARAUA:

11:00-13:30 Jardunaldi itxia. Proiektuan parte hartu duten herriekin.

  • Herrien esperientziak partekatzea.
  • Hemendik aurrerako euren beharrak jasotzea.
  • HUHEZIren ikerketaren emaitzak.
  • Prozesuaren balorazioa.
  • Itxiera.

13:30 Luntxa

14:30-17:00 Jardunaldi irekia.

  • Aisia hezitzailearen garrantzia haur eta nerabeen inklusio eta euskalduntzean.
  • Aisia egituratzeko nazio-gakoak.
  • Esperientzien azoka.

17:30 Diska eta liburu azokara bisita.

20:00 Kontzertua. Jurgi Ekiza.

Beste berri batzuk

Scroll to Top