Hezitzaileen Herri Arteko foroa

Ikasturte honetan ere martxan jarriko dugu Oinherriko Hezitzaileen Herri Arteko Foroa. Lehen saioa, urriaren 27an izango da Donostiako Tabakaleran, 10:00etatik 13:00etara.

Aurten, Farapi Kooperatibako kideak izango ditugu bidelagun, eurekin lankidetzan, haurren parte hartzean sakontzeko gida osatuko dugu. Horrretarako, bertaratuko dien hezitzaileen beharretatik eta ezagutzetatik abiatuko gara, haurren parte hartzeko tekniken bilduma osatzeko. Beraz, lehen saio honetan, haurrekin parte hartzea sustatzerakoan sortzen zaizkizuen erronken inguruko gogoeta egingo dugu, baita horretarako beharrezkoak diren baliabideen jasoketa ere.

Berataratzeko asmoa duzuenok, eman izena hemen.

Beste berri batzuk

Scroll to Top