Lan eskaintza

Herri Hezitzaileen sareko aholkularia eta proiektuen kudeatzailea izateko lanpostu deialdia.

Lanpostuko eginkizunak:

  • Herri hezitzaileen Nafarroako sarea sustatzea: jada sareko kide diren herrien dinamizazio lanak, herri berrien bilaketa eta eragile klabeen saretzea.
  • Oinherriren egitasmo pedagogikoa Nafarroan landu eta zabaltzea.
  • Oinherriren nazio mailako proiektu estrategikoen garapena (egun, haur eta nerabeen parte hartzea, aisia hezitzailea, kultur hezkuntza komunitarioa eta harrera).
  • Langileen lantaldeko koordinazio lanak.
  • Dirulaguntzen kudeaketa: eskaerak, justifikazioak…

Beharrezkoa izango da:

  • Hezkuntzan, kulturgintzan, herrigintzan, aisia hezitzailean, parte-hartze prozesuetan edota euskalgintzan aritu izana. 
  • Dinamizazio eta ekintzailetza lanetan eskarmentua.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
  • Euskara maila altua izatea: idatzizkoa eta ahozkoa
  • Gida baimena eta mugitzeko ibilgailua izatea.

Baloratuko da:

  • Nafarra izatea.
  • Oinherriko eragileren bateko kide izatea.
  • Gizarte zientzien alorreko ikasketak izatea, gutxienez goi mailako lanbide heziketako ikasketak.
  • Euskal Herrian Oinherriren printzipioekin bat datozen egitasmo, ekimen edota elkarteen ezagutza.

Eskaintzen den lanaldia:

  • Astean 30 orduko lan jarduna
    • Astelehenetik ostiralera (ordutegi malgutasunarekin). 
    • Asteburu gutxi batzuetarako disponibilitatea izatea.
  • Kontratuaren iraupena: 2026/27ikasturtea, luzatzeko aukerarekin.
    • Lanean hastea: azaroa.
    • Soldata gordina hilean 1760,47€ (14 pagarekin) eta dietak aparte.
    • Telematikoki lan egiteko aukera edota elkartearen Azpeitiko bulegoan.

Aukeraketa prozedura:

Lanpostu honetan interesa duenak urriaren 14a baino lehen bere curriculuma info@oinherri.eus helbide elektronikora bidali beharko du. Elkarrizketak urriaren 19ko astean izango dira.

Zalantzarik izanez gero, idatzi info@oinherri.eus edo deitu  747 42 49 55 zenbakira.

Beste berri batzuk

Scroll to Top