Jardunaldia: Kultur Hezkuntza Komunitarioa irudikatzen

Oinherri, Artaziak kooperatibarekin batera, lan ildo berri lantzen dihardu; kultur hezkuntza komunitarioa, hain zuzen ere.

Lan ildo honen helburu nagusia herritarrok ditugun kultur eskubideen gaia mahaigaineratzea da. Baina ez hori bakarrik, herri hezitzailearen ikuspegitik kultura-eta euskal kultura-definitu ditugu eta herrietan kultur eskubideak praktikara eramateko eman daitezkeen pausoen proposamena prestatu dugu.

Hori guztia azaltzeko, jardunaldia antolatu dugu, azaroaren 20an, Azpeitiako Dinamoan

Kultur eragilea, teknikaria, zinegotzia, erabiltzailea, sortzailea edota zalea bazara, gorde data eta zatoz!

Izen ematea eta egitarau osoa www.oinherri.eus urriaren 1etik aurrera.

Beste berri batzuk

Scroll to Top