Herri Hezitzaileen nazioarteko eguna

Aurten, lehen aldiz, Hiri Hezitzaileen Nazioarteko eguna elkarrekin ospatzea proposatu nahi  dizuegu. Nazio mailako egun hau Euskal Herriko markora ekarri eta gure aldarrikapenak plazaratzea izango da helburua.

Horretarako, datorren azaroaren 30ean, zuen herrian normalean jolaserako erabiltzen ez den espazio bat (kale bat, plaza bat…), jolaserako okupatzea proposatzen dizuegu. Zuek erabaki lekua, ordua eta jolas mota. Ondoren, jolasten aritu direnak eta inguruan begira egon direnak, elkarrekin, dantzan amaitzea proposatzen dugu. Elkarri begira dantzatu daitekeen dantza erraz bat aukeratu, txistulariren bat lotu eta gozatzera!

Egiten duzuena gurekin partekatzea eskatzen dizuegu #jolasakalera lelopean, Bakoitzak bere herrian egindakoa sareko gainontzeko kideekin partekatzeko. Horretarako, traola bat sortu dugu sare sozialetara igotzeko egindakoa eta argazkiak guri bidaltzek eskatzen dizuegu. Ad

Beste berri batzuk

Scroll to Top