Herri hezitzaileen nazioarteko eguna

Gaur Herri Hezitzailearen Nazioarteko eguna ospatzen dugu. Oinherri Elkarteak herri hezitzaileen bultzada, sustapena eta garapena du helburu. Herri hezitzailea herritarrak balioetan hezten eta balio horiek saretzen dituen herri bat bezala ulertzen dugu. Hau da, herriko pertsonak eta beste herrietako biztanleak batzen dituen sarea.

Zer da, baina, herri hezitzaile bat? Haurtzaroaren eta nerabezaroaren kultura balioan jartzen duena, benetako parte hartzea sustatzen duena, aisia hezitzailea eskaintzen duena, euskara erdigunean jartzen duena, herritarrak aniztasunean berdin eta parekide tratatzen dituena, ingurumen naturalaren eta kulturalaren zainketa egiten duena eta komunitate sarea eta auzolana zabaltzen dituen herria. 

17 bazkide sustatzailez eta 50 bat udalez osaturiko Oinherri elkartea balio hauek oinarri ditugula lanean gabiltza. Herriak hezi eta hezi herria, izan herri hezitzaile!

Beste berri batzuk

Scroll to Top