Zure herrian, auzoan, nork antolatzen ditu jaiak, kultur ekitaldiak, kirol saioak? Nork laguntzen du bizilagunen artean hobeto bizitzen/elkar zaintzen…? Ezagutzen al dituzu? Nola daude? Pentsatu al duzu zer gertatuko litzateke zure herrian elkarterik ez balego?
ELKARTIRI hustutako herri baten istorioa laburbiltzen duen istorio hau ikustera gonbidatzen zaitugu:
Dokumental faltsu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Elkarteen Foroaren arteko lankidetzaren emaitza da. Dokumentalaren helburua elkarteek gure gizartean egiten duten funtsezko lanari balioa ematea da, elkarte horiek gabe mundua nolakoa izango litzatekeen erakutsiz. Simulazio honen bidez, elkarte-sarea bizirik mantentzearen eta herritarren parte-hartzea sustatzearen garrantziaz hausnartu nahi dugu.
Elkarte, erakunde edo kirol klub bateko bolondresa bazera, eskerrik asko zure ilusio, denbora eta auzoa/herria bizitzeko toki ederragoa egiteagatik. Oraindik ez baduzu elkarteetan parte hartzen, anima zaitez!


