Ekainaren 6an, Ziburun elkartu ginen “Aisia hezitzailea elkarrekin eraikiz” jardunaldian.
Oinherrik, Uda Lekuk eta HUHEZIk elkarlanean bideratutako proiektuak emandakoak aurkeztu genituen bertan.
Egunaren lehenengo zatian, jardunaldi itxia antolatu genuen proiektuan parte hartu duten herriekin. Bertan, esperientziak partekatzeko tartea hartzeaz gain, aurrera begirako beharrak ere jaso genituen. Gainera HUHEZIren eskutik Aisialdi hezitzaile euskaldun eta inklusiboaren inguruko marko teorikoa ezagutu genuen.
Arratsaldean berriz, jardunaldi irekian aritu ginen. Aisia hezitzailearen garrantziaz eta aisia egituratzeko nazio gakoen inguruan hausnartzeaz gain, mugaz gaindiko sare mailako lanketaren metodologiak emandakoak jaso genituen.
Proiektuak partekatzeko, ikerketaren emaitzak jasotzeko, hausnarketarako edota baloraziorako tarteak hartzeaz gain, gozamenerako tarteak ere ireki genituen egunean zehar. Ziburuko Euskal Liburu eta Disko azoka aprobetxatuz, zirriborroka, bakarrizketa, azokara bisita edota Jurgi Ekizaren kontzertuaz gozatzeko tartea ere hartu genuen besteak beste.
Eskerrik asko gurekin batera bertan parte hartu zenuten guztioi, baita eguna posible egin zenutenoi ere.


